Sanchezen inbestidura azaroaren 15ean eta 16an egitea aurreikusten du Espainiako Kongresuak
Mundua
2023, aza. 10 - 11:11
Ezustekorik ezean, lehen bozketan Kongresuaren gehiengo osoarekin izendatuko dute Sanchez presidente. PSOEk eta JxCk Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente izendatzea ahalbidetuko duen akordioa itxi zuten atzo. Itunak bi ardatz nagusi ditu: defiziten eta autogobernuaren mugak gainditzea eta Katalunia nazio gisa aitortzea. Azaroan bertan egingo duten lehen bileran Juntsek erreferenduma egiteko aukera jarriko du mahai gainean. PSOEk, berriz, 2006ko Estatutuaren garapena aldeztuko du.