Skip to main content

Sanchezen inbestidura saioa gero eta gertuago

Mundua

Ane Garitaonandia

2023, urr. 31 - 08:10
EH Bilduk atzo berretsi zuen Sanchezen alde bozkatuko duela. Hiru ardatz zehaztu dituzte legealdirako: nazio auzia, eskubide sozialak eta bakea. Bestalde, Sanchezek gehiengoa lortzeko, EAJk esan du euskal eta kataluniar alderdien eskakizunei erantzuteko. Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak ere babesa adierazi dio Sanchezi.
PSOE Puigdemontekin ere bildu da Sanchezen inbestidurarako bidean "aurrera egiteko". PSOEk Batzar Federala egin zuen atzo eta adierazi zuen Espainiarren arteko bizikidetzaren defentsan, Kataluniako amnistia defendatzen duela. Sanchezek sozialistei galdera egin die ia Sumarrekin gobernua osatzeko akordioa babesten duten. Era berea, galdetu die ia babesten duten beste alderdi politiko batzuen babesa lortzea beharrezkoa den gehiengoa lortzeko. Hainbat hedabideren arabera, PSOEren asmoa da inbestidura saioak azaroaren 7an eta 8an egitea.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista