Skip to main content

Saudi Arabia BRICS taldean onartzearen alde daude Errusia eta Txina

Mundua

2023, abu. 23 - 09:08
Abuztuaren 22arekin hasi dute Hegoafrikako Johannesburgon BRICS taldean biltzen diren herrialdeek goi bilera, ostegunera bitarte. Bertan dira Brasilgo, Errusiako, Indiako, Txinako eta Hegoafrikako goi kargudunak Vladimir Putin Errusiako presidentea ezik, azken honek bideokonferentziaz parte hartuo baitu. Ez da Hegoafrikara joan, Nazioarteko Zigor Auzitegiak hura atxilotzeko agindua emana baitu Ukrainan gerra krimenak egin zituelakoan. Egunotan, BRICS taldea zabaltzeko proposamena izango dute hizpideen artean. Txina eta Errusia alde daude, baina beste hiru kideek mesfidantzaz begiratzen diote aukera horri. 
Hamaika Telebista