Soka luzea ekarri du Auzitegi Gorenaren erabakiak
Mundua
2024, uzt. 01 - 17:07
Auzitegi Gorenak uko egin dio Puigdemonti Amnistia Legea aplikatzeari eta atxilotzeko agindua mantendu du. Generalitateko presidente ohiak epaileak siziliar mafiarekin alderatu ditu X sare sozialean zabaldutako txio baten. Gorenaren erabakiak erreakzio desberdinak eragin ditu espainiar estatuko politikarien artean.