Su etena indarrean sartu da Libanon, Israelgo Armadaren ohartarazpenekin eta Beiruten zuhurtziaz
Mundua
2024, aza. 27 - 10:11
Indarrean sartu da 60 eguneko su-etena Libanon. Dena dela, Israelgo Armadak ohartarazi du herrialde arabiarraren hegoaldean dituen tropei eusten diela. Akordio horrek ez du Gazako egoera aipatzen, beraz, erasoek jarraitu egingo dute bertan.
Su etenerako proposamenak hiru etapa ditu: Hezbollahren indarrek Litani ibaiaren iparraldera atzera egitea; Israelen tropek Libano hegoaldetik erabat erretiratzea eta negoziazioak abiatzea bi herrialdeen arteko muga zehazteko; muga hori 2006ko gerraren ondoren finkatu zuen NBEk. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ohartarazi du Israelek "ekintza askatasuna" mantenduko duela Hezbollahk akordioa urratzen badu.