Skip to main content

Su etena zapuztu da Sudanen, indarrean sartu eta ordu gutxitara

Mundua

Ane Garitaonandia

2023, Maiatza 05 - 04:05
Apirilaren 15ean egin zuten eztanda liskarrek, RSFak Indar Armatuen barruan sartzearen inguruko tentsioak areagotu zirenean. Ostegun honetan, Sudaneko Armadaren eta RSF talde paramilitarraren artean liskarrak egon dira Jartum hiriburuan. Bi alderdietako buruzagiek zazpi eguneko su-etena egitea adostu zuten, maiatzaren 4an hasita.

Gatazka armatua hasi zenetik hainbat tregoa adostu dituzte, baina ordu batzuetako iraupena soilik izan dute. Bi aldeek elkarri leporatu diote akordioa urratzea. Bitartean, NBEk liskarrak eteteko eskatu du laguntza humanitarioa sar dadin.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista