Skip to main content

Tunisiako migrazio krisi handienaren erdian, EBk mugak gogortu nahi ditu

Mundua

2023, uzt. 27 - 09:07
Herrialdea irteera nagusia bihurtu da Saharaz hegoaldeko Afrikako gatazketatik ihesi doazen migratzaileentzat. Tunisiak eta Europar Batasunak migrazioari buruzko akordioa sinatu zuten uztailaren 16an. Europar Batasunak 150 milioi euro emango dizkio Tunisiari mugako kontrol zorrotzagoak ezartzeko. Human Rights Watchek akordioa bertan behera uzteko eskatzen dio EBri. Poliziak basamortuan utzi ditu Saharaz hegoaldeko ehunka migratzaile, bizirauteko modurik gabe.

Ildo horretan, ehunka asilo-bilatzailek protestak egin zituzten aurreko hilabeteetan. Kanpamentuak altxatu zituzten, baina poliziak indarrez desegin zituen.
Hamaika Telebista