Skip to main content

Ukrainako lau ministrok dimisioa eman dute, tartean Dmitro Kuleba Atzerri ministroak

Mundua

2024, ira. 05 - 11:09

Zelenskik Gobernuaren berrantolaketa handiena agindu du gerra hasi zenetik. Ministro batzuek dimisioa aurkeztu ondoren etorri da erabakia, tartean da Dmitró Kuleba Atzerri ministroaren dimisioa. Errusia Donetsk eskualdean aurrera egiten ari den honetan iritsi da Zelenskiren eraldaketa plana.

Bestalde, Kremlineko bozeramaileak esan du horrek ez duela eraginik bi aldeen arteko harremanetan, eta gainera, jakinarazi du Moskuk bere "plan eta helburu estrategikoei" eutsiko diela.