Skip to main content

Ukrainari eta Moldaviari EBn sartzeko hautagai estatusa eman diete

Mundua

Ane Garitaonandia

2022, eka. 24 - 09:06
Europar Batasunean sartu aurretik, baina, Bruselak eskatutako erreformak egin beharko dituzte Ukrainak eta Moldaviak. Zelenskik esan du erabakia “historikoa” dela: “Ukrainaren etorkizuna EBn dago”.

Von der Leyenek ere pozik agertu da erabakiarekin, baina Ukrainari oroitarazi dio “etxeko lan asko” dituela egiteko. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ere gaurko akordioa "historikoa" dela esan du.

Georgiak ere eskatu zuen EBn sartzea, baina, oraingoz, ez diote eman hautagai estatusa.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista