Skip to main content

Ukrainari pertsonen aurkako minak bidaltzea baimendu du Bidenek

Mundua

2024, aza. 20 - 09:11
AEBk espero du Kievek bere lurraldean erabiltzea gailuak, eta konpromisoa omen du Ukrainak ez dituela zibilak bizi diren tokietan erabiliko. Errusiak gatazka "hauspotzea" egotzi dio Bideni. Erantzun gisa, Vladimir Putin Errusiako presidenteak doktrina nuklear berria onartu zuen atzo, eta bere buruari aukera eman zion arma konbentzionalekin egindako erasoei erantzun nuklearra emateko.
Hamaika Telebista