Venezuela haserre, Espainiarekin harremanak etengo dituela mehatxatuz
Mundua
2024, ira. 13 - 10:09
Ramon Santos, Espainiak Caracasen duen enbaxadorea kontsultara deitu du Venezuelak. Izan ere, Espainiako Defentsa ministroak ostegun honetan Nicolas Maduroren Gobernua "diktadura" bat dela esan zuen, eta Venezuelan oposiziogileek pairatzen duten "jazarpena" eta "oinarrizko eskubideen muga" kritikatu zituen. Venezuelaren ustez, Roblesen adierazpenek "bi herrialdeen arteko harremanak okertuko direla" adierazten dute.