‘Mozal legea’ aldatzeko prozesua abiatu dute Espainiako Kongresuan
Politika
2024, urr. 30 - 09:10
PP, UPN eta Vox izan ezik gainerako alderdi guztiek onartu dute tramitea abiatzea. PSOEk, Sumarrek eta EH Bilduk egin zuten legea aldatzeko akordioa eta EAJ, ERC eta BNG batu zitzaizkien gero. Juntsek eta Podemosek ere proposamenaren alde bozkatu dute.
EH Bilduko Jon Iñarrituk azpimarratu du ekimenak "aukera berria" dakarrela "errepresiorako tresna besterik izan ez den legearekin amaitzeko".
EH Bilduko Jon Iñarrituk azpimarratu du ekimenak "aukera berria" dakarrela "errepresiorako tresna besterik izan ez den legearekin amaitzeko".