1.700 bakegile baino gehiagok bat egin dute Ipar Euskal Herria blokeatzeko ekimenarekin
Politika
2022, uzt. 25 - 07:07
1.700 bakegile inguruk bat egin dute uztailaren 23. honetan Ipar Euskal Herriko bazter gehienak eta azpiegitura garrantzitsuenak blokeatzeko deiarekin. Debeku guztien gainetik, blokeatze puntu guztiak jarri dituzte martxan, Biarritzeko aireportua, eta hainbat herri eta trenbide blokeatu zituzten.
Frantziako Gobernua bake prozesua "blokeatzen" ari dela salatu dute. Orotara, 26 lagun atxilotu zituzten, baina aske dira jada.
Antolatzaileek arrakastatsutzat jo dute 32 urte baino gehiago preso daramatzaten Ion Kepa Parot eta Jakes Esnal presoen askatasuna lortzea helburu duen ekimena. Halaber, Anaiz Funosas Bake Bideko bozeramaileak Naiz irratian adierazi du Auzitegiak Parot eta Esnal askatzen ez baditu, indar handiagoz erantzungo dutela.
Irailaren 22an jakinaraziko du Parisko Auzitegiak Ion Kepa Parot eta Jakes Esnal euskal presoen baldintzapeko askatasunari buruzko ebazpena.