1937ko bonbardaketa faxista oroitzeko ekitaldiei ekin dio Gernikak
Politika
2025, api. 25 - 11:04
Apirilak 26ean, 88 urte beteko dira Kondor Legioko eta Italiako Aviacion Legionariako hegazkinek Gernika-Lumora 5.771 bonba jaurti eta ehunka herritar erail zituztenetik. Urtemuga oinarri hartuta, Gernikako Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa faxista oroitzeko egitaraua prestatu du.