Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

22 urte eta gero Joseba Borde presoak askatasuna berreskuratu du

Politika

2024, aza. 22 - 10:11
Ostegun honetan Ugaoko Joseba Borde preso politikoa etxera itzuli da. Bordek 22 urte eman ditu espetxean eta 65 urterekin askatasuna berreskuratu du. Espetxean zegoela koloneko minbizia diagnostikatu zioten. Larriki gaixo dauden presoen zerrendan zegoen Borde. Iaz eta aurten hirugarren graduarekin ateratzen hasi zen. Fiskaltzak jarritako helegiteen ondorioz, espetxera itzuli behar izan zuen. Urritik egon da hirugarren graduan, eta gaurtik aurrera ez du espetxera itzuli beharko.
Hamaika Telebista