435 ikur frankista kendu dituzte Nafarroan
Politika
2024, mar. 27 - 09:03
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Memoria, Elkarbizitza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak jakinarazi duenez, azken urteetan 435 ikur frankista kendu dituzte Nafarroan. Nabarmendu du erdiak baino gehiago diktadura garaian eraikitako etxebizitzetan jarritako plakak direla, eta lautik bat, frankismo garaian ohoratutako pertsonei jarritako kaleak edo udal akordioak.
2013an Nafarroan onartutako 1936ko kolpe militarrean biktima izan zirenen memoria, aitortza eta erreparaziorako legearen baitan ari dira ikurrak erretiratzen, “eremu publikoa demokratizatzeko”.
2013an Nafarroan onartutako 1936ko kolpe militarrean biktima izan zirenen memoria, aitortza eta erreparaziorako legearen baitan ari dira ikurrak erretiratzen, “eremu publikoa demokratizatzeko”.