Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Aberri Egunerako ekitaldi bateratua apirilaren 11n egingo du Euskal Herria Batera-k

Politika

2025, urt. 02 - 11:01

2025. urteko Aberri Eguna dela eta, Euskal Herria Batera ekimenak apirilaren 11n Donostiako Kursaal aretoan ekitaldi bateratua egingo duela eman du jakitera. Xehetasun gehiago emango dituzte aurrerago, baina iragarri dute astebeteko ekitaldi sorta bat izango dela. Euskal Herria Batera-ren xedea da Euskal Herria nazio gisa aitortzen dutenei bilgune bat ematea Aberri Egunean. Horregatik antolatu ohi dute ekitaldi bat eragile politiko eta sozialekin.

“Elkarrekin azaldu behar dugu zer garen eta zer izan nahi dugun. Une unitario bakarra ospatuko dugu, sentimendu beraren pean elkartzeko espazio bakarra ospatuko dugu, sentimendu beraren pean elkartzeko espazio bat sortu nahian, herri bateko izatearen sentimenduaren pean, hain justu ere, Euskal Herrian jaio gabe bertoko partaide sentitzen direnak barne”, nabarmendu dute.

Hamaika Telebista