“Adostasunaren bidetik” hizkuntza-politika berri baten premia dagoela adierazi dio Kontseiluak Urkulluri
Politika
2023, aza. 29 - 07:11
Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiaren inguruko kezka partekatu dute biek. Euskararen etorkizuneko erronkei erantzuteko hizkuntza-politiketan jauzia emateko beharra helarazi die Kontseiluak.
Gorrez gain, datozen hilabeteetan harreman erronda bati ekingo diola iragarri du Kontseiluak. Helburu dute euskararen normalizazioan aurrera egitea ekarriko duen akordio soziopolitiko berri bat bilatzea. Hala, azpimarratu dute Kontseiluak jarriak dauzkala hizkuntza politiketan egin beharreko aurrerabideak zedarritzeko irizpideak.
2003an, Euskaldunon Egunkariaren indar bidezko itxieraren testuinguruan, batu zen azken aldiz
Kontseilua hiru herrialdeetako lehendakariarekin.