Akordioa Bilbon, turismo-plazak hirigintzaren aldetik erregulatzeko eta tasa bat ezartzeko
Politika
2024, ira. 27 - 13:09
Bilboko Udalak turismo-plazak hirigintzaren aldetik erregulatzeko proposamenak onartu ditu ostegun honetan. EAJk, EH Bilduk eta PSEk adostutako akordio batean egin dute. Alde batetik, auzoetan turismo-plazak modu orekatuan banatzeko arauak ezarriko dituzte. Bestetik, jarduera horren ondorio negatiboak arautzeko tasa bat ezarriko dute. Neurri hauen helburua bidaiarientzako egonaldiak zergapetzea da. Baita “sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna sustatzea”.
EH Bildurentzat, akordio garrantzitsua da, Udal Gobernuak tasa ezartzeko beharra onartzen baitu. Horrela azken urteetan oposizioaren aurreko ekimenetan izandako jarrera aldatu du.
EH Bildurentzat, akordio garrantzitsua da, Udal Gobernuak tasa ezartzeko beharra onartzen baitu. Horrela azken urteetan oposizioaren aurreko ekimenetan izandako jarrera aldatu du.