Aldarrikapen eta oroitzapen eguna Gasteizen, martxoaren 3ko sarraskiaren 46. urteurrenean
Politika
Martxoaren 3a egun adierazgarria da Gasteizen, izan ere, 1976ko martxoaren 03an, greba orokor batean Espainiako Poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen tiroz. Urtero bezala, egun horretako sarraskia gogoratu dute. Goizean, Martxoak 3ko plazako monolitoaren inguruan bildu dira alderdi, instituzio eta sindikatuak 1976ko sarraskiko biktimak omentzeko. Arratsaldean, sindikatuen omenaldiaren ostean, ohi bezala, manifestazio jendetsua abiatu da, euripean, Foru plazaraino.