Alderdi Egunak EAJko milaka alderdikide batu ditu Forondako zelaietan
Politika
47. edizioa izan da aurtengoa. Ortuzarrek azpimarratu du “inork eta ezerk ez du EAJ dagoen tokitik mugituk, baina beraiek ere ez dutela euskal gizartea nahi ez duen tokira eramango”. EBBko presidenteak esan du azken hilabeteetan jendeak esan duena entzun eta ulertu dutela. Hori dela eta, berreskuratzea tokatzen dela esan du, batzuk eta besteak ilusionatzea. Urkulluk EAJren balioen inguruan hiru puntu aipatu ditu: “pertsonaren zentraltasuna, oparotasuna partekatzea eta gizarte kohesioa”. Amaiur Guindeo EGI Nafarroako idazkari nagusiak adierazi du "zazpi lurraldeetako gazteria prest dagoela Euskadiren etorkizunari gogoz, ilusioz eta arduraz heltzeko".