Alderdi guztiek, PPk izan ezik, sinatu dute Bilboko Herritarren Segurtasunerako Ituna
Politika
2024, uzt. 16 - 08:07
Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek, PPk izan ezik, Bilboko Herritarren Segurtasunaren aldeko 2024-2027 Ituna sinatu dute astelehen honetan. Itun horrek jarraipena ematen dio oraingo honetan alderdi guztiek sinatutako 2018-2023 Itunari. inatutako akordioak 33 neurri berri biltzen ditu, besteak beste, Bizkaiko hiriburuko delinkuentziari buruzko azterlan bat egitea, agenteetan kamera pertsonalak ezartzea, Santutxun ertzain-etxe berri bat irekitzea eta plantillak prestatu eta mantentzea.