Skip to main content

Anduezak zehaztu du Iruñeko zentsura moziorako akordioa "kontu lokala" dela

Politika

Akordio “historikoa” hitzartu dute EH Bilduk eta PSNk Asiron Iruñeko alkate egiteko. Asmoa da abenduaren 28ko udalbatzarrean bozkatzea Ibarrolaren aurkako zentsura mozioa. Iruñeko Udala erabateko paralisian murgilduta zegoela azaldu du talde sozialistak. Patxi Lopezek, bere aldetik, ukatu egin du zentsura-mozioa EH Bildurekin hitzartu izana Sanchezen inbestidura baino lehen. EAJren ustez, logikoena zena gertatu da.