Skip to main content

Angel Berrueta biktima gisa aitortzeko tramitazioa hasi dute

Politika

Angel Berrueta Mañas 2004an poliziaren indarkeriaren biktima izan zen. Estatuko indarkeriaren biktimak aitortzeko eta erreparatzeko prozesua abiatu da Nafarroan. Nafarroako eskuin muturraren eta estatuaren biktimak aitortzeko batzordeak 35 eskaera jaso ditu. Batzordea aurreko astean elkartu zen Berrueta-Mañas familiarekin. Egiari Zor eta Torturatuen Sarea indarkeria honen dimentsioa gogorarazteko baliatu dira. Espainiako Estatuak sustatutako indarkeriaren biktimak “diskriminatuta” daudela salatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea ziurtatzeko.