Skip to main content

Arantxa Tapia eta Gotzone Sagardui sailburu ohiak EHUra itzuliko dira

Politika

2024, uzt. 11 - 09:07
Arantxa Tapia, Iñigo Urkulluren hiru gobernuetan Garapen Ekonomikorako sailburua izandakoa, eta Gotzone Sagardui, aurreko Osasun sailburua, Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) itzuliko dira.
Sagardui bertako funtzionarioa da eta Bizkaiko campuseko gerenteordea izango da. Tapia, printzipioz, irakaskuntzara itzuliko da. Sistemen Ingeniaritza Alorreko katedraduna da, eta Donostiako unibertsitate eskola politeknikoko zuzendaria ere izan zen, 2005ean politikagintzan hasi arte.
Hamaika Telebista