Skip to main content

Arantza Fernandez de Garayalde, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma: “Hezkuntza Legearen prozesua gelditzeko unea da”

Politika

Arantza Fernandez de Garayalde Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformako kidearekin hitz egin dugu urriaren 29rako antolatutako manifestazioa hizpide. Nabarmendu du Hezkuntza Legearen proiektuak “goia jo” duela, eta “agortuta” dagoela: “Hauteskunde giroa sumatzen dugu, eta eztabaidek alderdien interesei erantzuten die. Ez da une egokia gai honi buruz hitz egiteko, batez ere, lege horren inguruan ez dagoelako hasieran adierazi zen erabateko adostasunik”.

Fernandezen esanetan, Lege aurreproiektuak “berdin” arautzen ditu sare pribatua eta sare publikoa, “jakinda sare pribatuak ez dituela onartzen egoera zaurgarrian dauden ikasle gehienak, eta euskalduntzeko gutxien balio duten A eta B ereduko gehien gehienak sare pribatuan daudela”. Hori horrela, nabarmendu du lege hau ez dela zertan onartu, “hezkuntzari mesede egin beharrean, sare pribatuko patronalei mesede egiteko balio duelako”.