Skip to main content

Aroztegiko 7 auzipetuen absoluzioa eskatu dute 18.000 lagunek

Politika

2025, ots. 03 - 14:02
Larunbatean Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazteko Iruñean bildu ziren 18.000 lagun. Aroztegiaren kontrako borroka, kasu isolatu bat ez dela erakutsi dute; hainbat kolektibok hartu dute parte mobilizazioan, besteak beste, Erdiz Bizirik, Ostia!, Araba Bizirik, Guggenheim Urdaibai Stop!, Sustrai Erakuntza, AHT Gelditu, Subflubialik Ez!.

Azaldu dute aroztegiko proiektua 350 biztanle dituen Lekarozko herrian egin nahi den hirigintza proiektu espekulatzailea dela; luxuzko hotela, golf zelaia eta 228 txalet egin nahi dituzte bertan. Proiektua salatzearekin batera, herritarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute, herrien burujabetza eta askapenaren aldeko borroka den aldetik. Aldi berean, gaineratu dute borroka ekologistarekin ere bat egiten dutela.

Azaldu dute, bizitzaren alde borrokatzeagatik zigortu dituztela, kriminalizatu eta kartzelara bidali nahi dituztela. Pelotazo urbanistikoa bideratzeko, UGEPa erabili dutela esan dute, herritarren diru eta lur publikoak bereganatuz. Hori guztia Nafarroako Gobernuaren konplizitatearekin.
Hamaika Telebista