Aroztegiko auzipetuei babesa emateko elkarretaratzea deitu dute otsailaren 1ean
Politika
2024, aza. 27 - 18:11
2021ean Lekarozen Aroztegiko egitasmoari aurre egin zioten zazpi lagun auzipetuak izan ziren. Haien aurkako epaiketa otsailaren hasieran hasiko da. 20 urteko kartzela zigorrari eta 56.000 euroko zigor eskakizunari egin beharko diote aurre. “Talde kriminal antolatu bat” izatea eta bortxa delituak leporatzen dizkiete. Baztanen hotela, golf zelaia eta 200 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa geldiaraztea lortu zuten. Aroztegiko Auziperatuekin Elkartasuna Komiteak Iruñean otsailaren 1ean manifestazio nazionala deitu du.