‘Askatasunaren nazioa gara’ lelopean ospatuko du EH Bilduk Aberri Eguna Iruñean
Politika
2025, mar. 10 - 11:03
EH Bilduk agerraldia egin du, gaur goizean, Iruñean, 2025eko Aberri Eguna aurkezteko. Aurten, apirilaren 20an, ospatuko dute Aberri Eguna Iruñean. Euskal Herria nazio bat dela eta askatasunaren nazioa dela aldarrikatuko dute.
Azelerazio prozesu betean, Mundua okerrera aldatzen ari dela adierazi du Otegik; Oihanaren legean, autoritarismoa eta militarismoa indartzen ari direnean, adierazi du Euskal Herriak eredu justu eta sozialistago baten alde egiten duela eta burujabetzaren aldekoa dela.