Aske utzi dituzte astelehenean atxilotu zituzten militante ekologistak
Politika
2023, eka. 09 - 06:06
Frantziako hainbat hedabidek zabaldutakoaren arabera, Lafarge enpresaren zementu fabrika baten kontrako ekintzarekin lotura izatea leporatzen diete atxilotutakoei. Iazko abenduan, berrehun bat aktibista sartu ziren fabrikara, eta “armagabetu” egin zuten. Hamabost bat pertsona atxilotu zituzten Frantziako Estatuko hainbat tokitan. Horietako bi Euskal herritarrak dira.
Azken egunetan protesta ugari egin dituzte Baionan atxilotuei elkartasuna adierazteko.
Azken egunetan protesta ugari egin dituzte Baionan atxilotuei elkartasuna adierazteko.