Atarrabiako Udalak pilotalekuan duen armarritik Euskal Herriko ikurrak kendu ditu
Politika
2024, abu. 09 - 13:08
Atarrabiako Udalak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Zuberoako armarriak kendu ditu Euskal Herriko armarri nagusitik, Nafarroako Auzitegi Nagusiak aurtengo martxoan emandako epai bati men eginez. Horrez gain, «Euskal Herria» irakur zezakeen armarrian; orain, berriz, «Euskal Pilota» hitzekin ordezkatu dute.