Skip to main content

Auzitegi Nazionalak ebatzi du 'Gora ETA' idaztea ez dela “terrorismoa gorestea”

Politika

'Gora ETA' esaldia hormetan idazteaz akusatutako gazte baten auzibidea artxibatu dute. Epaileak “terrorismoa goratu izanaren delituaren eta adierazpen askatasunaren arteko gatazka” dagoela adierazi du. Auzia tokiko epaitegira igorri du; han ebatziko dute ondasun publikoetan kalteak eragin izana leporatu ala ez. Orain arte, “terrorismoaren gorazarretzat” jo izan dute; kasu gehienetan, urtebeteko zigorra ezarri diete akusatutakoei.