"Gure herria bat dela" erakutsiko du Gure Eskuk azaroaren 16an
Politika
2024, aza. 04 - 08:11
‘Bagara’ ikus-entzunezko maratoia prestatu du Gure Eskuk azaroaren 16rako. Euskal Herriko txoko guztiak elkarrekin irudikatuko ditu. 12 orduz jarraian “bideo kate erraldoi” bat emitituko da Gure Eskuko kanalean zein Hamaika Telebistan. Maratoiaz gain, hainbat ekintza antolatu dituzte Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean.
Ekintzetan parte hartzera deitu dute, sarrerak izenaeman.gureesku.eus webgunean eskura daitezke.