Skip to main content

Bakartxo Ruiz, EH Bildu: “Aberri Eguna baliatuko dugu etorkizunari optimismoz begiratzeko”

Politika

EH Bilduk Iruñean ospatuko du Aberri Eguna apirilaren 9an. Bakartxo Ruiz koalizioko kideak nabarmendu du “ilusio handiz” antolatu dutela egun hori, eta baliatuko dutela etorkizunari “optimismoz” begiratzeko. 12:00etan manifestazioa egingo dute Golem zinemetatik eta hortik aurrera, ekitaldi politikoa, umeentzako ikuskizunak, kale animazioa zein kontzertuak izango dira.
Aurten, Declan Kearney Sinn Fein alderdiko kidea izango da bertan; Aberri Egunaren ospakizuna Irlandatik etorri zen ia duela mende bat, eta 25 urte bete dira Ostiral Santuko Akordioak sinatu zituztenetik. Horrez gain, Bakartxok azpimarratu du “oso kontutan hartzekoak” direla Irlandan sortu diren “baldintza politikoak”: “Sinn Fein lehenengo indar politikoa da Ipar eta Hego Irlandan, eta momentu honetan irlandaren batasuna gero eta gertuago ikusten da”.