Balantze orokor positiboa egin eta nazio aniztasuna lehen lerroan jarri du Urkulluk
Politika
Legealdi honetako politika orokorreko azken eztabaida egiten ari dira gaur Eusko Legebiltzarrean. Urkulluk
balantze orokor positiboa egin eta nazio aniztasuna lehen lerroan jarri du. Hori garatzeko, mahai gainean jarri du Konstituzio Konbentzio baten proposamena. Horrez gain, autogobernuan aurrera egiten jarraitzeko intentzioa berretsi du, eta, horretarako, "autogobernu estatus berri baterako adostasunak" sustatuko ditu. Bestalde, Lehendakariaren esanetan, lankidetza publiko-pribatua nahitaezkoa da. Ekimen pribatuak erakundeen laguntza eta lankidetza behar du. Esan du Aldebiko Batzordea aktibatu, Estatuaren lurralde-ereduari buruzko eztabaida bultzatu eta beste lau transferentzia eskatuko dituela. Euskarak toki gehiago hartzearen alde ere egin du eta euskararekiko konpromiso zehatza hartu du.