Skip to main content

Barbadoren eta Zelaiaren aurkako zigor epaia aztertuko du asteazkenean Gorenak

Politika

“Armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristarekin gordetzea” egotzita atxilotu zituzten, 2019an, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. 2021ean Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zien Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteei.

Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorra eta zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eskatu zuen haietako bakoitzarentzat. Abokatuek helegitea jarri zuten Gorenean, eta asteazkenean aztertuko dute.

ANkerkeriari Stop taldeak, elkarretaratzeetara deitu dute egoera salatzeko. Agurainen, Amurrion eta Gasteizen izango dira, asteazkenean, 19:00etan.