Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

‘Behin betiko’ abestiaren bertsioa aurkeztu du Sarek

Politika

2024, aza. 27 - 08:11

Sarek urtarrilaren 11rako Bilbon deitutako manifestazio nazionala dela eta, Topaketa egingo du Durangoko Azokan abenduaren 6an, 12.00etan Landakon. Horretarako dei egiteko eta prestatzeko abestia aurkeztu dute, ‘Behin betiko’ kantaren bertsio bat, jatorriz Imanol Urbietarena.

Moldaketa Arkaitz Estiballesena da, kanpainari ekarpena egingo dion mezuarekin. Gainera, abestiaren grabaketa erakusten duen bideo bat ere egin dute.

Hamaika Telebista