Skip to main content

Bigarrenez bilduko dira Eusko Jaurlaritza eta abeltzainak lehorteari aurre egiteko neurriak aztertzeko

Politika

Maite de Felipe eta Gaizka Leitza

2026, ira. 01 - 11:09

Astearte honetan bilduko da bigarrenez Eusko Jaurlaritza abeltzainekin, lehorteari aurre egiteko neurriak aztertzeko. Oraingo honetan aldiz, protesta giroan batzartuko dira; izan ere, aurreko astean Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak ez duela bazka erosketa bateratua sustatuko, tokiko hornitzaileek hurrengo hilabeteetarako elikagai nahikoa dituztelako.

 
Barredoren adierazpenak gogor kritikatu dituzte nekazarirtza sindikatuek, eta lehorteari aurre egiteko neurriak exijitu dituzte. Hori gutxi ez, eta sailburuaren dimisioa eskatu du UAGA sindikatuak, “jarrera arduragabea” duela argudiatuta.

Ildo horretan, Ataca elkarteak, joan den astean traktoreak kalera atera zituen Gasteizen, euren egonezina azaltzeko, eta EAE lehorte eremu izendatzea eta abereen elikadura bermatzeko bideak aktibatzeko eskatu zuten.

Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia deitu zuen Eusko Jaurlaritzak uztaila amieran. Aldundiek, nekazaritza elkarteek eta tokiko erakundeek osatzen dute mahaia, eta hitzordu horretan tenperatura aldaketek eta lehorteek abeltzaintzan eta nekazaritzan eragiten dituzten ondorioak aztertu zituzten.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista