Skip to main content

Bigarrenez hautatu dute David Campion Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari izateko

Politika

Gobernu ituna sinatu dute EH Bilduk, independenteek, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak. Lau indarrek gehiengo osoa dute mankomunitateko batzorde orokorrean. Gobernu talde bat osatu dute, agintaldiko politikak eta ildo nagusiak adosteko. Hondakinen tratamendurako planta berria eta garraio publikoa lehenesten ditu programa akordioak.