Anastasio Lealen omenezko Oroimenaren seigarren plaka jarri dute Bilbon
Politika
2024, uzt. 24 - 09:07
Anastasio Leal garbiketa udal-langilearen omenezko plaka jarri dute Salazar Jeneralaren kalean. 1980ko uztailaren 23an, lanean ari zela Goma-2 zeraman bonba batek hil zuen. Atentatua Triple A taldeari egotzi zitzaion. Eskuin muturrak eragindako biktima baten omenez jarritako lehen plaka da.
Asteartean jarri dute 44 urte betetzen diren egunean eta atentatuaren leku berean. Bilboko Udalak, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Topaguneak eta senideek inauguratu dute.