Skip to main content

Burujabetza, udalgintza eta herrigintza uztartzen dituzten jardunaldiak antolatu dituzte Hernanin

Politika

Hernaniko Udalak, Hernani Burujabek eta Udalbiltzak antolatu dute ekimena. Urriaren 19, 20 eta 21ean egingo dute. Antolatzaileen asmoa da “herrigintza eta udalgintza eraldatzailetik” eratutako proiektuak ezagutzea. Esperientziak partekatzeko egitasmoa izan nahi duela nabarmendu dute. Lehen egunean, udalgintza eta burujabetzaren aldarrikapena izango dituzte hizpide. Bigarrenean, gai sektorialak jorratzeko unea izango dute. Hirugarren eta azken egunean, festa giroan egingo dute.