Burujabetzaren aldeko indarrak batu eta Madril plurinazionaltasuna jorratzera bultzatzea ditu Sortuk helburu
Politika
Konferentzia Nazionala egin du asteburuan Arrasaten. Erakundeko ehunka kidek joan den ikasturteko balantzea eta datozen urteetarako plan politikoa berretsi dute. Lau erronka handi nabarmendu dituzte datozen hilabeteetarako: eredu sozio-ekonomikoaren erabateko eraldaketa, subiranotasunaren bidean aurrera egitea, EH Bildu eta EH Bai indartzea eta bultzada nazional berri baten beharra.