CAFek Jerusalemen duen tren proiektua bertan behera uzteko exijitu dute Beasainen
Politika
2024, eka. 17 - 07:06
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak deituta, 200 pertsona inguru elkartu dira ostiralean CAFen egoitzaren aurrean, Beasainen, Jerusalemen tren proiektua eraikitzeko proiektua bertan behera uztea eskatzeko. Trenak 28 kilometroko ibilbidea izango du, eta 1.800 milioi euroko kostua gutxi gorabehera. 2017an, Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzordeak adierazi zuen proiektua legez kanpokoa dela, bere ebazpenen aurka egiten duelako.
CAFek proiektua uzten ez duen bitartean, Palestina babesten duten horiek indarrak eta ahaleginak “handitu” beharko dituztela diote, “kaleetan, fabrika barrenetan, bulegoetan edo unibertsitatean”.
AI Amnesty International ere mobilizatu da, eta CAF enpresari eskatu dio giza eskubideak errespetatu ditzan.