Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza kontseilariaren kargugabetzea eskatu du AETk
Politika
2024, uzt. 23 - 12:07
Administrazioa Euskaraz Taldeak (AET) Nafarroako Hezkuntza kontseilariaren kargugabetzea eskatu du. Nafarroako Gobernuari zuzenduta doan eskaera bat erregistratu zuten uztailaren 16an. Oibarren euskarazko haur eskola bat irekitzeko oztopoak jarri dituelaren iritziak bultzatuta egin dute kargugabetzearen eskaera.
Oroitarazi dutenez, aurretik “horrelako jokabide asko” izan ditu kontseilariak. Esaterako, Lerinen euskarazko lerroa sortzeko eskaerari tokirik ez zegoela erantzun zuen. Mendigorrian, berriz, familiek hilabeteak eman zituzten “jo eta ke” herrian D eredua izateko. “Nahiago du Oibar haur eskolarik gabe gelditzea, euskarazko haur eskola izatea baino”, salatu dute.