Skip to main content

Crowdfunding kanpaina abiatu du Gure Eskuk, Frantziako Tourrean ikurrin erraldoi bat sortzeko

Politika

Frantziako Tourreko hiru etapak Euskal Herrian hasi eta bukatuko dira oso-osorik. Horren harira, Gure Eskuk Bilbotik Baionaraino “ikurrin uholdea” ikusarazi nahi dute, eta “hainbat leku esanguratsutan airetik hartzeko moduko irudiak sortu”. Dagoeneko martxan jarri du “inoiz egin den ikurrin erraldoiena” sortzeko finantzaketa kolektiboa.

Errenterian aurkeztu dute diru bilketa abiatzeko kanpaina, eta euskal txirrindulariek azaldu dute proiektua.