Foro Sozial iraunkorrak Mikel Zabalzaren kasua "gehiago" ikertu behar dela nabarmendu du
Politika
2020, aza. 24 - 11:11
Mikelen Zabalzaren kasua oraindik argitu gabe beste kasu askoren artean dago. Foro Sozial iraunkorrak adierazpenak egin ditu bere hilketaren 35.urteurrenean, eta adierazi du gehiago ikertu behar dela. Era berean, salatu du kasua “zalantza eta informazio ezaren azpian gordeta" dagoela eta oraindik inork ez duela bere gain hartu gertatutakoaren erantzukizuna.