Skip to main content

Desokupako instruktore gisa lan egiten duen ertzainak bateraezintasunik duen ikertzen ari dira

Politika

2024, ira. 25 - 10:09

Desokupa ikastaroetan publikoki instruktore gisa lan egiten duen ertzainak bateraezintasunen araubidea urratzen duen erabakitzeko Ertzaintzaren Barne Arazoetako Burutzak barne-ikerketa bat ireki du. Agente bat publikoki agertzen da Interneteko argitalpen askotan, Ertzaintzaren printzipio deontologikoen aurkako erakunde baten barruan.

Desokupak sareetan ditu Dani Estevek Otavio de Paula aurkezten duen bideoak eta ertzaina talde ultraeskuindarrarn arropa jantzita agertzen da. Gogoratu behar da ertzain horren izena komunikabideetara zabaldu dela emakume gisa erregistratu delako.