Durangoko Udal Gobernuak Euskara Teknikariaren postua ezabatu nahi du
Politika
2025, ots. 13 - 10:02
Durangoko EH Bilduk azaldu duenez, abendutik, Durangoko Euskara Teknikaria jubilatu zenetik, Euskara Teknikariaren postua betetzeko ordezkorik ez da bilatu. Horrek “planifikazio falta nabaria” erakusten duela salatu dute. Gaineratu dute, euskararen sustapenean atzerapausoa dela.
Udal Gobernuaren asmoa Euskara Teknikariaren figura kentzea, eta Herritarren Batzordeko koordinazio teknikari bat sortzea omen da. Horrela ageri da EAJ, PSE eta PPk onartu dituzten 2025eko Udal Aurrekontuetan.
Halaber, esan dute ez dela udal gobernu horrek euskarari egiten dion lehen erasoa.