Skip to main content

EAJ eta EH Bilduren botoekin, Gipuzkoako Batzar Nagusiak erabakitzeko eskubidearen alde egin du

Politika

2024, ira. 25 - 14:09
Gipuzkoako Batzar Nagusietan Politika Orokorrari buruzko eztabaida izan dute goizean. Taldeek aurkeztutako mozioen artean dago EH Bilduk eta EAJk erabakitzeko eskubidearen alde adostu dutena. Bi talde hauen 39 bozkekin, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Aldundiari eskatu diote euskal autogobernua eguneratzea eta espainiar estatuarekiko harreman politikoa berritzea. Elkarrekin Gipuzkoa abstenitu egin da eta PSEek eta PPk aurka egin dute.