Skip to main content

EAJk eta PSE-EEk aurreakordio programatikoa lortu dute Eusko Jaurlaritza osatzeko

Politika

EAJren eta PSE-EEren ordezkaritza negoziatzaileek aurreakordio programatiko bat lortu dute Eusko Jaurlaritza eratzeko, "ongizatean, aurrerabidean, autogobernuan eta Euskadi global baten eraldaketan aurrera egiteko Akordiorako Oinarrien" gainean, PSEtik komunikabideetara igorritako ohar batean diotenez.

Aurreakordio horren edukiak astelehen honetan jakinarazi dizkiete bi alderdietako exekutibei, EAJren Batzar Nazionalak koalizio gobernua berretsi eta PSE-EEk militantziari kontsulta bidez onartu aurretik.

Oinarri horiek bost jarduera-ardatz finkatzen dituzte: "Pertsonak erdigunean"; "Hazkunde eta ongizate eredua"; "Eraldaketa energetikoa eta jasangarritasuna"; "Bizikidetza, Memoria eta Giza Eskubideak"; eta "Autogobernua haztea".

Imanol Pradales EAJko hautagaia hilaren 20an izendatuko dute Eusko Jaurlaritzako lehendakari.